MERKATARITZAKO LOKALAK. KE-ATERABIDEAK

Eta komunitatearen fatxadari itsatsitako hodi erauzgailua jartzea jarduerarekin jarraitzeko aukera ematen duen irtenbide tekniko bakarra bada?

 

Auzitegi Gorenak, epai batean, arrazoia eman dio taberna baten jabeari jabekideen komunitatearen aurrean, eraikinaren fatxadatik doan altzairuzko tximinia jartzeko baimena ukatu baitzioten tabernariari.

 

Jabeak iraungitako jarduera lizentzia erregularizatzeari ekin zionean, Udalak, tximinia hori jartzeko eskakizuna egin zion. Tabernaren jabeak komunitateko arduradunei jakinarazi zien, eta haiek batzarrerako deia egin zuten baimena behar zuela uste zutelako, eta batzarrean baimen hori ukatu zitzaion.

 

Hala ere, tabernaren jabeak eskatutako obrak egin zituen, eta, ondoren, obra-lizentziari buruzko dokumentazio guztia igorri zion komunitateari. Horren aurrean, batzar berri batean, jabearen aurkako legezko ekintzak hartzea erabaki zen.

 

Epaitegien iritziz, komunitate honen estatutuek aukera ematen dute lokalen jabeek kea ateratzeko zein aireztatzeko sistemak jar ditzaten beren kontura. Hori dela eta, jabekideen batzarreko erabakiaren aurka egin zuen, obra horiek enbarazu edo kalterik eragiten ez baitzuen.

 

Orduan, jabekideek Auzitegi Gorenera jotzea erabaki zuten, beraien iritziz, elementu komun batetik igaro eta estatutuei eragiten zienez, instalazioak, aho bateko erabakia behar zuela argudiatuz. Baita ere, instalazioak titulu eraketari eragiten ziola eta elementu komunen menpekoa zela, eta, beraz, aho batez onartu behar zela aipatuz.

 

Auzitegi Gorenak ez zuen horrela ulertzen, eta adierazten zuen estatutuetatik ondoriozta daitekeela lokalak kea ateratzeko instalazioak egin zitzakeela, eta horiek, aho batez aldatzen ez diren bitartean, jabeen komunitatea arautzen duen araua direla. Instalazioa fatxadan ainguratuta dago, forjatuari eragin gabe, eta ez da ageri argiei edo bestelako erabilerei traba edo kalterik egiten dienik.

 

Antzeko egoeran bazaude, gure profesionalek zure kasua azter dezakete eta zure eskubideen defentsan jarduera egokienari ekin.