GENERO INDARKERIA. BIKTIMEN BABESA ETA LAGUNTZA

Pandemiak eragindako egoera berezian babesa eta laguntza ematen jarraitzeko eta indartzeko neurriak onartu dira.

 

2021-3-25ean, berehala indarrean jarri zen, genero-indarkeriaren biktimak babesteko eta haiei laguntzeko premiazko neurriei buruzko lege berria argitaratu zen.

 

Larrialdi sanitarioaren eta egungo alarma-egoeraren ondorioz genero-indarkeriaren biktimek dituzten babes-beharrei erantzuten die. Premia horiek arreta integraleko eta babeseko zerbitzuak mantentzeari eta egokitzeari, funtzionamendu egokia bermatzeko antolaketari eta zerbitzu horiek emateko modalitateak egungo egoera berezietara egokitzeari buruzkoak dira. Neurriak bi alderditan banatzen dira:

  1. Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza eta babes zerbitzu integralen funtzionamendua alarma-egoeran.
  • Zerbitzu hauek funtsezkotzat jotzen dira:
    • Informazioa eta aholkularitza juridikoa 24 orduz.
    • Telelaguntza eta gizarte-laguntza integrala.
    • Genero-indarkeriaren biktimak eta emakumeen aurkako beste indarkeria mota batzuk hartzea.
    • Biktimengana hurreratzea debekatzeko, kautelazko neurriak eta zigorrak betetzearen jarraipen telematikoa.
  • Emakume guztiek zerbitzu publikoetarako sarbidea izatea, gerta daitekeen edozein motatako bereizkeriarik gabe, eta zerbitzu horiek genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuta dauden adingabeetara zabaltzea.

  • Aipatutako funtsezko zerbitzuen ohiko funtzionamendua, osasun krisiak eragiten jarrai dezakeen denboran. Harrera-zerbitzuetarako, administrazioek funtsezko zerbitzu gisa deklaratutako turismo-ostatuak erabil ditzakete.
  • Jarraipen telematikorako eta biktimak babesteko zerbitzuaren ohiko funtzionamendua eta genero indarkeriarekin zerikusia duten delituengatik salatutako edo kondenatutako gizonen aurka hartutako kautelazko neurriak betetzea.
  •  Aurrez aurreko hitzorduan, biktimei gizarte laguntza integrala ematen dieten langileak babestea.
  • Alarma-egoeran genero-indarkeria prebenitzeko kanpaina instituzionalak burutzea.

2. Autonomia-erkidegoek genero-indarkeriaren aurkako Estatu Ituneko funtsak gauzatzea.

  • Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunean autonomia-erkidegoentzat gordetako eskumenak garatzeko konpromisoa hartu ez duten funtsen soberakinen helburua mantentzeko araua ezabatu da.
  • Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek aukera dute genero-indarkeriaren aurkako Estatuko Itunetik dagozkien funtsak emakumeen aurkako edozein indarkeria-motaren aurkako prebentzio eta laguntza proiektu edo programetara bideratzeko.
  • Konfinamenduan atzemandako sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei erabateko babesa, arreta eta esku-hartzea bermatzea, eta zaintza indartzea segurtasun indarren bidez.
  • Osasun eta gizarte laguntza ematea COVID-19a pairatzen duten biktimei.

Genero-indarkeriarekin zerikusia duten gertakarien ondorioz sortzen diren egoeren aurrean, gure profesionalak prest daude laguntza eta aholkularitza emateko.

 

Informazio gehiagorako sar zaiten hurrengo linkan: BOE