HIPOTEKA-MAILEGUA. ZORDUNEN ASKAPENA.


Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) gaineko Zerga ordaintzen al da hipoteka duen higiezin baten gaineko jabekidetza desegitean, jabekideren bati esleituz eta beste batzuk askatuz? 

 

Lau jaberen hipoteka batekin kargatutako finka baten gainean, jabekidetasun horri amaiera eman nahi izan diote jabe hauek, akordio bat lortu dutelarik. Akordio horren arabera, jabeetako bik honen titulartasunari eusten diote, eta, ondorioz, baita hipoteka-maileguaren zamari ere; beste biak, berriz, jabekidetza horretatik aske geratzen dira. 

 

Horretarako, bi eskritura publiko egin zituzten: bata, jabekidetza iraungitzekoa, eta, bestea, hipoteka-mailegua handitu eta berritzekoa (maileguaren baldintzak aldatzea) eta adierazitako zordunak askatzekoa. 

 

Orduan sortzen da haien eta autonomia-erkidego horretako ekonomia- eta ogasun erakundearen arteko eztabaida. Erakunde horrek, Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) gaineko Zergaren likidazioa egiten du;  haiek, ordea, ez daude likidazio horrekin ados, Administrazioak ez bezala, egintza horiek zergarik ordaintzen ez dutela uste baitute. 

 

Auzitegi Gorenak eztabaida ebatzi du, eta mailegua handitu eta zordunak askatu direnez, eragin erregistralak dituen hipoteka-erantzukizunaren aldaketa bat dagoela adierazi du, hori ondorio horietarako erabakigarria delarik. 

 

Izan ere, hemen finkaren gaineko hipoteka bermea aldatzen ez den arren, erantzuleen aldaketa eman da, Jabetza Erregistroan inskriba daitekeena; horregatik, zerga ordaindu behar da, zergaren arauak ezarritakoaren arabera.