Gure gizartea errotik aldatu da COVID-19 agertzearen ondorioz. Horren erakusgarri da herritar guztiei berdin eragin dien konfinamendua, 463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak ezarririko salbuespenak izan ezik, baita ondoren jaso diren gainerako salbuespenak ere.
Erabat indibidualista den gizartetik erantzukizun kolektibo handiak dituen gizartera igaro gara, batez ere, gaur egun COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiari lotuak.
Baina ez da erraza izan ardura kolektibo hori hartzea alarma-egoeraren ondoren, nahiz eta araudi desberdina argitaratu; hona hemen horietako batzuk:
- 21/2020 Errege Lege Dekretua, ekainaren 9koa, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio-neurri urgenteei buruzkoa (Estatuan).
- AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasun sailburuarena, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu ondoren (Euskal Autonomia Erkidegoan).
Ez da nahikoa izan berragertzeak saihesteko ezarritako araudia, horren ondorioz, are gehiago murriztu delako indarrean dagoen araudia, maskara erabiltzeko beharra ezarriz, AGINDUA, 2020ko uztailaren 15ekoa, Osasun sailburuarena ezartzen duen bezala, 2020ko ekainaren 18ko AGINDUA aldatzen duena.
Askatasunen muga argi baten aurrean aurkitu garela eta oraindik jarraitzen dugula jakin behar dugu, herritarren osasun publikoaren babesean oinarritzen direnak. Baina, jakina, gure askatasun indibidualen murrizketa horiek mugak dituzte, proportzionalak izan behar baitute, gai hori justizia-auzitegiek bermatzen dutelarik.
Zigor asko jarri zaizkie herritarrei COVID-19ari lotutako murrizketak ez betetzeagatik, eta guztiak ez dira zuzenbidearekin bat etortzen. Hau da, horietako askok ez dute legezko sostengurik, beraz, errekurritzeko modukoak dira.
COVID-19ari dagokionez ezarritako murrizketei lotutako zehapenen aurrean, aholkua eta errekurtsoa.