ALDI BATERAKO KONTRATUAK, EPE JAKIN BATEAN GAUZATZEKOAK


Lan-kontratuak aldebiko edo alde anitzeko hitzarmenak dira, eta hitzarmen horien bidez ordaindutako jarduerak iraun bitartean bete beharko diren betebeharrak eta eskubideak ezartzen dira.

 

Kontratu horiek epe zehaztugabe baterako izan daitezke, horrelakoetan,  kontratu mugagabeez ari gara, edo, epe jakin baterako gauza daitezke, aldi baterako kontratuak, alegia.

 

Aldi baterako kontratuak, lehen adierazi bezala, iraupen jakin bat duten aldebiko edo alde anitzeko hitzarmenak dira. Kontratu horiek obra- eta zerbitzu-kontratuak, aldi baterakoak edo bitartekotasun-kontratuak izan daitezke.

 

Obra eta zerbitzu-kontratuak: kontratu mota honek berariaz azaldu behar du zer obra edo zerbitzuri dagokion kontratua, eta hurrengo hamar egunetan erregistratu beharko da. Mota horretako kontratuen iraupena obra edo zerbitzua bukatzera mugatzen da, nahiz eta, zerbitzu-kontratuen kasuan, iraupena urtebetekoa izan ohi den eta aldian-aldian berritzen den. Obra-edo zerbitzu-kontratu bat duten langileek ez dituzte langile mugagabe baten eginkizun berak bete beharko. Kontrakorik adierazten duen hitzarmen kolektiborik ez badago, gehieneko iraupena hiru urtekoa izango da.

 

Behin-behineko kontratuak: behin-behineko kontratua aplikatzen da egoerak, zereginen metaketak edo gehiegizko eskaerek hala eskatzen dutenean, nahiz eta enpresaren ohiko jarduera izan. Kontratu-mota horrek sei hilabeteko iraupena izan ohi du, kontratazioa eragin zuten baldintzak gauzatu eta hurrengo urtearen barruan, nahiz eta luza daitekeen, hala ezartzen duen hitzarmen kolektiboren bat badago, betiere, gehienez ere hemezortzi hilabeteko aldia bada, edo, gehienez, hamabi hilabete, ezarritako erreferentzia-aldiaren hiru laurdenak gainditzen ez badira.

 

Bitarteko kontratuak: bitarteko kontratu baten helburu nagusia langile mugagabeak lanpostua gordetzea da. Kontratu hori bi egoeratan egin ohi da: lehena, langilea ordezkatzen denean, eta, bigarrena, lanpostu hutsa dagoenean, hau da, hautaketa- edo sustapen-prozesuaren ondorioz lanpostua hutsik dagoenean. Langile autonomoak, bazkide langileak edo kooperatiba-sozietateetako lan-bazkideak ordezkatzeko bitarteko kontratuak ere gauzatu daitezke. Kontratu horrek ez du eskatzen kontratatutako langileak langile mugagabearen lanpostu bera bete behar izatea. Lanaldia lanaldi osoan egingo da, ordeztutako langilea lanaldi partzialean dagoenean edo kontratua lanaldi partziala osatzeko kontratua egiten denean izan ezik. Kontratu horren iraupenak ez du legezko gehienekorik; aitzitik, ordezkatutako langilea lanean hasi arte iraungo du kontratuak, edo lanpostu hutsa betetzeko hautaketa- edo sustapen-prozesuak irauten duen bitartean.

 

Beraz, amaitzeko, aipatu, kontratu mugagabe eta goran aipatutako aldi baterako kontratuak existitzen badira ere, gure lan-sistemak prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo praktikaldiko kontratuak ere ezagutzen dituela. Artikulu berri batean aztertuko dira.

 

 

Gure lan-mundua eta gure kontratua ezagutzea gure eskubidea da, ez ahaztu!