EKOSISTEMA DIGITALA


Teknologiak geroz eta garrantzia handiagoa du gure egunerokotasunean. Hainbat dira iraultza digitalaren ondorioz aldatu diren lanbide edo kontsumo bideak. Enpresei erreparatzen badiegu gainera, enpresa txiki eta ertainen onurarako, arrakala digitala geroz eta txikiagoa da.

 

Bestalde, kontuan izan behar da, bezeroen ehuneko handi bat sareetan dagoela jada, hori dela eta, aurreko artikulu batean agertzen genuen moduan, izugarrizko garrantzia du gaur egun zure marka sarean egoteak. Enpresen orrialdeak jarraitzen ditugu, iruditan ikusten ditugu. Bilatu egiten ditugu; jarraitu. Aipatutako moduan, badirudi sarean ez bazaude ez zarela existitzen.

 

Baina sarean nahikoa da perfila izatearekin?

 

EZ. Ekintza plan bat osatu, emaitzak aztertu eta plan hori martxan jarri behar da. Egoteaz gain, eragin. Horretarako ezinbestekoa da ekosistema digitala baina zer da?

 

Ekosistema digitala

 

Proiektu batek interneten garapen egoki bat izan dezan sortzen den ingurune digitala da. Definizioak dioen moduan, erakundeen produktu zein webguneen ikusgarritasuna hobetzen laguntzen du marketineko teknika desberdinak erabiliz. Horretarako oso erabilgarriak izan ohi dira, sare sozialak, emaila, webgunea, bloga…

 

Enpresa askok argi dute presentzia honek duen garrantzia eta urrats hori eman dute. Sareetako hainbat plataforma, interakzioa eta kalitatezko trafikoa sortzeko, modu koordinatu eta kontziente batean erabiltzean datza.  Markei baliagarria zaie sarean posizionatzeko eta beren mezuaren kontrola izateko.

 

 

Elementuak

 

-    Webgunea: Estrategia digitalen oinarrietako bat da. Zure produktu, zerbitzu edo edukiaren bilduma egiteko balio duen euskarria. Bezeroren batek informazio gehiago beharko balu izango lukeen helmuga.

 

-    Bloga: Zure kontakizuna, zure ezagutzak islatzen dituen txokoa.

 

-    Sare sozialak:Estrategia digitalaren beste oinarri bat. Garai batean ez zuten halako pisurik baina gaur egun pisu handia duten tresna dira, gure bezeroak askotan webgunera jo baino nahikoa izaten baitute euskarri honetan jartzen denarekin. Gure bezeroen joerak irakurtzeko eta harreman bat ezartzeko balio du tresna honek.

 

-    Email marketing: Bezeroari gure produktu, zerbitzu edo edukiak gogorarazteko balio du. Fidelizazio prozesurako.

 

-    Ekintza Plana: Estrategia bat eratu behar da ondoren eragin ahal izateko. Horretarako garrantzitsuena emaitzak aztertzea da horietan ateratzen ditugun ondorioak izango baitira gure iparorratza.

 

 

Zergatik da baliagarria ekosistema digitala?

 

Ekosistema digitala izateak, plataforma horien saretzea eta elikatzea eskatzen du. Horretarako ezinbestekoa da komunikazio digitala garatzea. Eta lanketa hori guztia egiteak onura hauek dakartza:

 

Zure marka merkatuan kokatzen du: Aurretik aipatutako moduan gaur egun gure bezeroaren ehuneko handi bat sarean dago jada beraz, garrantzitsua da zure markak sarean behar duen toki eta balioa izatea. Gainera, hare eta komunikazio hobea egin, jendeak konfiantza handiagoa izango du zure produktu, zerbitzu edo edukian.

 

Marketing egiteko aukera sorta zabala du: Arrakala digitala izan da artikuluaren hasieran aipatu den gaietako bat. Marketinean adibidez asko antzematen zen garai bateko marketin tradizionala oso garestia batizen. Sareak aukera bikain hori eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei, marketin digitala. Nahiz eta momentuz ez duen marketin tradizionala ordezkatzen (momentuz gehigarri bat baita) bezero berriengana iristeko modu bikain eta merkea eskaintzen digu tresna honek. Erabiltzaileen beharretara egokitzen da, eta era tradizionalak ez bezala, ondoren gure iparorratza izango diren emaitzak eskaintzen ditu.

 

Ikusgarritasuna: webgunea posizionatu dezakezu eta ikusgarritasuna eman dieziokezu.

 

Neurketak: Datuak bildu, neurtu eta analizatzen ditu; modu razionalean, gainera. Eragiteko gakoak ematen dizkigu.