INDARKERIA KIROLEAN



Kiroltasuna jokabide miresgarria da, adibidez, futbol partida bat galdu arren, talde galtzaileko jokalariek talde irabazleko jokalariei kiroltasunez eskua luzatzen dietenean. Horixe da hain zuzen ere irakatsi beharreko jarrera, baina hezkuntza ez da ikasgeletan soilik ikasten den kontua, eta kiroltasunarekin berdina gertatzen da. Hori dela eta, askotan indarkeria kirolean aurkitzen dugu, fisikoa zein hitzezkoa, eta batzuetan ondorio konponezinak sortuz. 

 

Lehenik eta behin, 2007/19, uztailaren 11ko, indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia kirolaren aurkako legean arreta jarri behar dugu. Bertan, kirol arloan indarkeria erregulatzeaz gain, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia kirolean bezalako gaiak ere arautzen dira, 650.000€ - raino heldu ahal diren zigorrak ezarriz (arinak, larriak eta oso larriak). 

 

Administrazio zehapenen aurrean, administrazio bidea agortutakoan, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoa jartzeko aukera egongo da beti. Modu horretan, administrazioaren zehatzeko ahalmenaren kontrol judiziala gauzatzen da, ezarritako zehapena murriztu edo baliorik gabe utz dezakelarik. 

 

Hala ere, aukerarik onena prebentzio kontrola da. Hori dela eta, 2007/19, uztailaren 11ko Legeak, kirol lehiaketak eta ikuskizunak antolatzen dituzten pertsonei prebentzio neurri zehatzak betetzea ezartzen die. 

 

Beste alde batetik, jurisdikzio penalari dagokionez, kirol-ikuskizunei lotutako delituak aipatu behar ditugu: nahaste publikoen delitua, lesioen delitua, gorroto delitua, eta abar. Espetxe-zigorrak eta/edo isunak ekar ditzaketen arau-hauste penalak dira, baina arlo hau azken ratio bezala finkatzen denez, ez da ohikoa izanen bide penaletik tramitatzea, tramitazio hau gertaera larrienetarako geratzen delarik. 

 

Bukatzeko, zigor penala ezartzeaz gain, kirol elkarte eta federazioen eremuan, diziplina-zehapen egokia jarri ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ere errekurritu ahal izango da. 

 

Kiroleko indarkeriarik ez! Aholkularitza eskatu eta salatu.