PISUEN ETA LOKALEN ERRENTAREN BARKAMENA NEGOZIATZEKO AUKERA



Zer gertatzen da pisu eta lokalen alokairuekin koronabirusaren krisialdian?

 

Alarma-egoera ezarri zenetik, askok galdera bera egingo diote euren buruari, lokal askok ateak aldi baterako itxi behar izan baitituzte (merkataritza-lokalak, bulegoak edo sasoiko etxebizitzak, esaterako).

 

Gauza bera gertatzen da etxebizitza-errentamenduekin. Adibide garbi bat dugu ikasleen pisu edo logelen alokairuena. Hauetako askok etxetik urrun ikasten dute, batzuek, baita beste herrialde batean ere (Erasmus ikasleen kasuan ematen den bezala); beraz, koronabirusaren ondorioz, euren etxeetara itzuli eta etxebizitza hauek hutsik uztera behartuta ikusi dira.

 

Etxebizitzaz bestelako erabilerarako errentamenduen erregulazioari erreparatuz (negozio-lokalak, normalean), Hiri Errentamenduen Legeak (HEL) kontratuaren elementu guztiak alderdien adostasun askearen esku uztea erabaki du; hau da, irizpide guztiak parte hartzen duten alde bien borondatearen arabera arautzen dira. Horregatik, interesatzen zaizkien gai guztiak hitzartu beharko dira, eta akordiorik ezean bakarrik aplikatuko dira lege-aurreikuspenak.

 

Errentari dagokionez, maizterrak errentamenduarengatik ordainduko duen zenbatekoa alderdiek adostutakoa izango da, gai honetan legezko baldintzarik egon gabe. Normalena alokairua hilabeteka edo urteka hitzartzea izango da.

 

Pandemiaren ondorioak pertsona asko diru-sarrerarik eta lanik gabe uzten ari dira, honela ohiko etxebizitzaren edo merkataritzaren errentamendua ordaintzea zailduz. Aurrez aipatu dugun moduan, lokal asko itxita eta jarduerarik gabe egoteari zor zaio hori; bestalde, errentatzaileak beren errenta kobratzeko beharrean daudelarik. Gainera, iturri askok alokairurako laguntzak ohiko etxebizitzako kontratuetarako baino ez direla baieztatzen dute, eta ez ikasleen etxebizitzetarako.

 

Hori dela eta, arazoari irtenbidea emateko erantzun jakin batzuk aztertzen ari dira; esate baterako, HEL-ren 26. artikuluan balizo aplikazio analogikoa, errentamendua etetea, ez atzeratzea, ahalbidetzen duena, kontserbazio-obrak edo agintaritza eskudun batek erabakitakoak egiteagatik; hortaz, uler daiteke legez sortutako ezintasun baten aurrean gaudela, eta horrek txikizkako lokalak eta establezimenduak publikoari ixtea agintzen duela.

 

Ondorioz, aukerarik onena zalantzarik gabe bi aldeen arteko negoziazioa litzateke. Azken finean, kudeatzeko zaila den egoera batetaz ari gara, non alokatutako pisuen jabeen eta maizterren (ikasleak, langileak eta gainerakoak) artean galera horiek modu zuzen eta solidario batean banatzea bilatu behar den. Gerta liteke jabeak berak alokairua barkatzea erabakitzea, baina ez da beti horren erraza izango.

 

 

Aholkua eska ezazu mota honetako gertakariei buruz, ahal den neurrian bi aldeen gogobetetasunarekin (edo, gutxienez, alde baten onurak bestearen kaltea ez eragitearekin) amaituko den akordio batera iristeko helburuarekin.