ENPRESAK SARE SOZIALETAN



Gaur egun ez zara inor interneten ez bazaude. Berdin dio zure negozioa jatetxe, hortz klinika edo BASURTOren moduan bulego bat zaren. Azken urteetan gora egin du sare sozialetako marketinak eta garrantzizko aldaketak eragin ditu. Euskarri hauek zabalkunde ahalmen handia eskaintzen dizute eta ezin dira baztertu.

 

Zer eskaintzen diete sare sozialek enpresari?

 

Askotan entzun ohi izan dugu sare sozialek ez dutela baliorik, eta agian, orain dela urte batzuk esaldi horrek ez zuen arrazoi faltarik baina gaur egun dena aldatu da.

 

Ez da beharrezkoa tresna hauetan denbora edo diru gehiegi baliatzea, hasi berri den enpresa baten kasuan bereziki. Euskarri hauetan, profil bat sortzea izan liteke lehen pausua eta horrek berehalako onurak ekarriko dizkio zure negozioari.

 

Sare sozialetan presentzia izateko, lehenik eta behin, estrategia bat zehartu behar da eta ondorengo ideietan oinarritu behako da:
 

Helburuak identifikatu

Ingurunea aztertu

Akzio plana diseinatu

Jasotako emaitzak kontuan izan plana moldatzen joateko

 

Estrategia martxan jarriz gero, onurak ekarriko dizkio enpresari, adibidez:

  • Proiektuen zabalkundea
  • Bezerogaiekiko harremana
  • Webguneko ikustaldien igoera
  • Zure enpresa bilaketetan agertzea
  • Merkatuaren ikerketa sakonagoa egitea

Gaur egun, sare sozialetako marketin-estrategian, ezinbestekoa da, euskarri desberdinetan, aurrekontuaren zati bat publizitatean inbertitzea; izan ere, gaur egun erabiltzen diren algoritmo batzuek lehentasuna ematen diete lagunen argitalpenei marken edukiari baino.

 

Zure enpresak sare sozialetan egon behar du?

 

IAB Spain enpresaren 2019ko Sare Sozialen Urteko Ikerkuntzak dioenez, 18 eta 65 urte bitarteko Interneteko erabiltzaileen %85,5ak sare sozialak erabiltzen dituzte eta Whatsapp euskarria da arrakasta gehien duen aplikazioa.

 

Erabilerari dagokionez, txostenaren arabera, 3,7 sare sozial erabiltzen ditu pertsona bakoitzak. Esan bezala, guztietan erabiliena da WhatsApp euskarria eta ondoren Facebook, YouTube, Instagram eta Twitter dira, hurrenez hurren.

 

Enpresen edo marken %67k adierazi dute aurreko urtean baino publizitate gehiago egin dutela sare sozialetan, eta Facebook eta Instagram izan dira kuota handiena lortu dutenak.

 

Laburbilduz, zure enpresak sare sozialetan egon behar du, zalantzarik gabe, onura ugari lortzeko. Kontuan hartu behar da plataforma horiek etengabe aldatzen ari direla, eta zure helburuetara hobekien egokitzen den estrategia probatzen has zaitezke, denborarik eta baliabiderik ez galtzeko.