PERTSONA FISIKOEN ZORREN LIBERAZIOA


Zorrak ez dira enpresen gaia bakarrik, pertsona fisikoek ere kasu askotan zorrak jasan behar dituzte. 2008. urteko krisialdi ekonomikoaz geroztik,  gai hau oso presente egon da, eta modu berdinean, 2020ko krisialdiaren ondorioz gure enpresek eta familiek ere biziko dute. Baina, kasu gehienetan, gainzorpetzea ez da bilatzen den zerbait, ekonomiaren baldintza txarren ondorioz sortzen da.

 

Hartzekodunen konkurtsoaren bitartez, sozietateek beti izan dituzte hondotik ateratzeko mekanismoak, galdutako muskulua berreskuratzen saiatzeko, eta, berreskuratu ezean, hartzekodunen konkurtsoaren barruan dagokion hitzarmenaren bidez, likidazio fasean sartzen dira sozietatea desagertu arte.

 

Pertsona fisikoek, aldiz, ez dute izan sozietateek bezalako aukerarik. Hori dela eta, 2015/25 Legea, uztailaren 28koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-karga eta gizarte-arloko beste neurri batzuk murriztearena indarrean sartu arte, ez dute mekanismorik izan beraien zorrak hondotik ateratzeko.

 

Ondoren, pertsona fisikoentzako bigarren aukera zer den zehaztuko da, baina hartzekodunekin ditugun zorrak konkurtso-bitartekaritzaren bidez negoziatzeko aukera berrian laburbil dezakegu, eta beharrezkoa izango balitz, zorren karga arintzea ere lortzea.

 

1.- Konkurtso bitartekaritza honetan murgildu ahal izateko (judizioz kanpoko ordainketa akordioa ere deitzen dena) pertsona fisiko bezala, hurrengo baldintzak bete beharko ditugu:

a) Pasiboa 5 milioi baino gutxiagokoa izatea.

b) 2003/22 Legea, uztailaren 9koa, Konkurtso Legeak bere 231. artikuluan ezarririko debekuren batean ez egotea.

 

2.- Dagokion konkurtso bitartekaritzaren eskaerarekin batera, hurrengoa beharrezkoa izango da: eskudirua eta dituen aktibo likidoak, zorrak dituzten hartzekodunen zerrenda (zenbatekoa eta mugaeguna zehaztuz), eta horrekin batera, indarrean dauden kontratuak eta ordaindu beharreko hilabeterako gastuak.

 

3.- Konkurtso bitartekaritzaren bitartez, alde batetik, hartzekodunekin zorraren zati baten barkamena hitzartu ahal izango da, eta beste aldetik, horiek ordaintzeko epea luzatzea.

 

4.- Nahiz eta hartzekodunekin bitartekaritza akordioa ez lortu, ondoz ondoko konkurtsoan sar gaitezke, zorren karga arintzeko aukera izango dugularik.

 

Beraz, gogoratu beste aukera bat ere badela pertsona fisikoentzat