KOMUNIKAZIOAREN GARRANTZIA



Igorle batek hartzaileari kode komun baten bidez seinaleak bidaltzeko ekintza modura definitu ohi da komunikazioa. Transmisio hori, egoera eta esparru askotan gertatzen da. Komunikazioa funtsezkoa da edozein jarduera motatan, ulermen eta garapen egokia lortzeko ezinbesteko faktorea izanik. Komunikazio onak erakundearen lehiakortasuna hobetzen du, inguruko aldaketetara egokitzen da, ezarritako helburuak eta xedeak lortzen laguntzen du, norberaren eta parte-hartzaileen beharrak asetzen ditu, etab.

 

Gainera azpimarratu behar da, bizi garen era digital honetako komunikatzeko bide berriek aurretik ezagutzen ez genuen azkartasuna ezagutarazi digu eta horrekin enpresetan komunikazioak duen garrantzia handiagotu da.

 

Enpresetako komunikazioa 2 ardatzetan oinarritzen da: barne-komunikazioa eta kanpo-komunikazioa.

 

 

Barne-komunikazioa:

 

Enpresa barnean gertatzen dena da, enpresako kideen artean. Komunikazio mota honek gainera, enpresaren eraginkortasuna erraztu, arazoak azkar konpontzen lagundu, erantzun-gaitasuna areagotzen, konfiantza eta langileen arteko harreman onak sustatzen… laguntzen du.

 

Langileek zenbat eta informazio gehiago izan, enpresako barne sentitu eta ondorioz, lan hobea egingo dute gauzatutakoarekiko konpromisoa erakutsiz. Horrek denak, enpresaren irudi korporatiboa lagunduko du.  

 

Barne-komunikazioaren barruan beste bi alderdi aurki daitezke: komunikazio horizontala eta bertikala. Lehenengoan, subjektu biak maila hierarkiko berekoak dira. Komunikazio bertikalean, ordea, ez dute hierarkia-maila bera hartzen, eta beheranzko komunikazioa eta goranzko komunikazioa sortzen dira.

 

Goranzko komunikazioa funtsezkoa da, eta gero eta gehiago ezartzen da, nagusiek beraien langileen kexak, ideiak, iradokizunak eta abar ezagut ditzaten. Horrela, noranzko bakarreko komunikazioa saihesten da.

 

Enpresako giza taldea oso kontuan hartu behar da, lehiakortasuna hobetzeko tresna nagusia baita. Giza talde horren barruko komunikazioa funtsezkoa da taldeko kideak inplikatu eta erakundearen parte direla jabetu daitezen, eta hori izango da enpresaren etorkizuna bermatzeko funtsezko tresna.

 

 

Kanpo-komunikazioa:

 

Komunikazio mota hau garrantzitsua da erakundearen irudia proiektatu, sustatu eta indartzeko. Horretarako, proiektuen publizitatea egin, norengana zuzentzen garen jakin eta horien interakzioa lortu zein gure erakundea besteengana iristea da helburu. Aurretik aipatu dugun moduan, ezinbesteko tresna da gure enpresa merkatuan kokatu dadin.

 

 

Publizitateaz gain, komunikazio on baten helburua publikoekiko harremana sortzea, mantentzea edo hobetzea da: bezeroak, hornitzaileak, bitartekariak, etab. Komunikazioaren estrategietako bat, erabiltzen den hizkuntza hartzaileari egokitzea da. BASURTO taldearen kasuan, abokatu-bulegoa denez, funtsezkoa da gure hartzaileengana egokitzea elkar ulertzera iristeko, hizkuntza teknikoegiak nahasmena eragin baitezake.