ALDI BATERAKO ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEA



Aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea (ABEEE), arrazoi ekonomikoetan, teknikoetan, antolatzaileetan edo produktiboetan oinarrituz, euren aktibitate guztia edo zati bat, denboraldi baterako etetera derrigortuta dauden enpresek erabili dezaketen mekanismoa da. Egoera horren ondorioz, lan kontratuak eten edo lan jardunaldiak murriztu beharko dituzte. Adibidez, hau da coronabirus COVID-19 berriaren agerraldiaren ondorioz enpresa askori gertatu zaiena: gimnasioak, zinemak, tabernak, museoak, jatetxeak, liburutegiak, eta abar.

 

Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak (ABEEE), enpresa zein autonomoek eska ditzakete. Legeak ezarririko betekizunak betez gero, euren langileen kopurua ez da eragozpena izango.

 

Enpresan sortzen den egoera hauek koiunturalak dira. Hori dela eta, etendako lan kontratuak edo murrizturiko lan jardunaldiak, egoera zehatz horren iraupenera mugatuko dira.

 

Aldi baterako enplegu erregulazioko espediente (ABEEE) baten aurrean aurkitzen diren langileek, ez daukate kalteordain bat jasotzeko eskubiderik, aldiz, kaleratzeen kasuan eskubide hori edukiko dute. Baina, kasu honetan ez gara kaleratzeaz ari, hizpide dauzkagun lan kontratuak ez baitira deuseztatzen eten bakarrik.

 

ABEEE-aren tramitazioari dagokionez, prozedura honi enpresak emango dio hasiera lan agintaritza eskudunaren aurrean:

 

a) Autonomia Erkidegoko Enplegu Saila: Langile batek bere aktibitatea autonomia erkidego batean gauzatzen duenean, edo bere lantokia autonomia erkidego horretan aurkitzen denean.

 

b) Lan Ministerioko Enplegu Zuzendaritza Nagusia: Langileak bere lana bi autonomia erkidegoetan edo gehiagotan egiten duenean, bere lantokia bi autonomia erkidegoetan edo gehiagotan badauka, edo Estatuko Administrazio Zentraleko sail, erakunde, organismo edo entitateren batean lan egiten badu.

 

c) Gobernuko Ordezkaria: Langileak bere aktibitatea Ceutan edo Melillan gauzatzen badu, edo bere lantokia Ceutan edo Melillan baldin badago.

 

 

Lan agintaritza horren aurrean, ezinbesteko arrazoia justifikatu beharko da. Hau da, dagokion eskaerarekin batera, arrazoi ekonomiko, tekniko, antolatzaile edo produktiboen existentzia egiaztatzen duten dokumentuak erantsi beharko dira, jatorria coronabirus COVID-19-arekin harreman zuzena dagoela frogatzeko.

 

Lan agintaritzak eskaturiko ABEEE-a onartzea erabakitzen badu, %10 eta %70 bitarteko lan jardunaldien murrizketekin aurkitu ahal gara, jaso beharreko soldataren murrizketarekin batera.

 

Beste alde batetik, gure kontratua eten arren, dagokion langabezia prestazioa jasotzeko eskubidea izango dugu. Izatez, ABEEE batean dauden pertsonei langabezia prestazioa aitortuko zaie, beharrezko gutxieneko kotizazio aldia ez izan arren.

 

Aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea (ABEEE) irauten duen bitartean, hurrengoa zehaztu behar dugu:

 

- Langileak ez du enpresan duen antzinatasuna galduko. Gainera, langilea aldi baterako enplegu erregulazioko espediente egoeran dagoen epe hori ez da kontuan hartu behar antzinatasunerako bakarrik, kaleratzearen efektuetarako ere bai.

 

Oporrei dagokienez, langileak oporrak hartzeko eskubidea mantenduko du.

 

Aparteko ordainsariei dagokienez, eskubide hori edukitzen jarraituko da. Baina, sortzen den aparteko ordainsaria langilea lanean egon den denboraren araberakoa izango da.

 

- Langilea ABEEE egoeran dagoen bitartean, ez du langabeziarik kontsumitzen, beraz, kontagailua zeroan jartzen dela esan dezakegu. Hau da, etorkizunean langabezia prestazioa jasotzen badu, ez zaio deskontatuko ABEEE egoeran egon zen epea.