Betebeharrak dauzkagun bezala, guztiok dakigu gure eskubideak ere erreklamatzeko aukera daukagula. Baina, gure eskubideak erreklamatzeko ohitura daukagu? Egia esateko, ez.
Jatetxe batera joaten bagara menu bat dastatzera, norbaitek zalantza edukiko du dastaturiko platerrak ordaindu behar direla? Berdina gertatzen da gure eskubideekin.
Ondoren, jaso ez den produktua edo erabili ez den zerbitzua erreklamatzeko eskubidea ematen duten egoera batzuk aztertuko ditugu, hau da, kontratu ez betetzeak:
1.- Hegaldi baten ezeztapena edo atzerapena.
Kontratatu dugun hegaldi bat azkenean ezeztatzeko arrazoiak anizkoitzak izan ahal dira: aire konpainiako langileen greba, aireontziaren arazo teknikoak, arazo meteorologikoak, eta abar.
Bada, hegaldi bat bertan behera geratuz gero, egun horretan zure helmugara hegan egin ahal izateko sinaturiko kontratuaren ez betetzearekin aurkitzen gara. Hori dela eta, ez betetze horren ondorioz kalte galerak ondorioztatu ahal dira, baina ezeztapen hori gertuko ez balitz, ez lirateke inoiz jasan beharko.
Ezeztapen horren ondoriozko eskubideak erreklamatu ahal izateko, hegaldi horrekin erlazionatuta sortu diren gastuen dokumentuak gordetzea ezinbestekoa da (tiketak, ontziratze txartelak, argazkiak, eta abar).
Hegaldi baten ondorioz kaltetua izan den pertsonak, aire konpainiaren aurrean dagokion erreklamazioa aurkeztu beharko du, billetearen kopuruaren itzultzea edo hegaldi alternatibo bat eskatuz (600€ -ra arteko kalteordaina eskatu ahal izango da), hegaldi horren ezeztapenak sortu dizkion kalte galerekin batera.
Hegaldiaren atzerapena existitzen bada, atzerapena hiru ordukoa baino gehiagokoa den ala ez desberdindu beharko da. Bi kasuetan erreklamazioak aurkezteko aukera egongo da, baina hegaldiaren atzerapena hiru ordu baino gehiagokoa bada, dagokion kalteordaina ere eskatu ahal izango da.
Hegaldiaren ezeztapenarekin gertatzen den bezala, hegaldi baten atzerapenaren kasuan ere sorturiko gastuen inguruko frogak jasotzea ezinbestekoa da, atzerapen hori frogatzen duten beste elementuekin batera.
Atzerapena hiru ordu baino gutxiagokoa bada, sorturiko kalte galerak erreklamatu ahal izango dira. Baina hiru orduak gainditzen badira, sorturiko kalte galerak erreklamatu ez ezik, 600€ - ra arteko kalteordaina erreklamatu ahal izango da bidaiari bakoitzeko.
2.- Alarma egoeraren ondorioz ezeztatu diren ekitaldiak eta bidaiak.
Alarmaren egoeraren ondorioz ekitaldi asko kaltetuta atera dira, eta hori dela eta, ezarririko datetan ezin izan dira edo ezin dira gauzatu. Horren adibidea da, Real Sociedad eta Athletic de Bilbao – ren artean pasa den apirilaren 18an Sevillan jokatu ezin izan zen erregearen kopako finala bera.
Partidu horrekin erlazionatuta, kasu desberdinak bereiztu behar dira (jokatu behar zen partiduko sarrerekin batera):
a) Bidaia konbinatuak
Hau gertatzen da zerbitzu bat baino gehiago kontratatzen ditugunean, hegaldia eta hotela adibidez. Kasu horretan, ordainduriko kopuru guztien itzultzea erreklamatu ahal izango da, COVID-19 -ari aurre egiteko, gizarte eta ekonomia arloetan presazko neurri osagarriak hartzeko, martxoaren 31ko, 11/2020 Errege Dekretu Legeak, honelako bidaietarako ezartzen dituen mugen arabera.
b) Ostatuaren kontratazio esklusiboa.
Partidu horretarako ostatua bakarrik kontratatu badugu, hurrengoen artean desberdindu beharko dugu:
- Coronavirusaren ondorioz hotelak berak ixteko erabakia hartu badu, eginiko erreserbaren kopuruak erreklamatu ahal izango ditugu.
- Erreserba ezeztapena guk komunikatzen badugu, establezimendu horretan ezarririko ezeztapen politikan fijatu beharko gara. Baina kontutan izan behar dugu, hotelaren aurrean ez duela balio ospatuko ez den partidu bat zegoela esatea, arrazoi asko egon ahal direlako hotel bateko gela bat erreserbatzeko.
- Aurretik aipaturiko egoeretan aurkitzen ez bagara, alarma egoeraren ondorioz ezinbesteko arrazoietan oinarrituriko erreklamazioa aurkeztu ahal izango dugu ordainduriko kopuruen itzultzea eskatzeko.
c) Hegaldiaren kontratazio esklusiboa.
Kasu honetan hurrengo egoerak desberdindu beharko ditugu:
- Aire konpainiak berak hegaldia ezeztatzen badu. Kasu honetan ez daukagu kalteordaina eskatzeko eskubiderik, aire konpainiak sortu ez dituen aparteko inguruabarrak existitzen direlako. Baina printzipioz, ordainduriko kopuruaren itzultzea erreklamatu ahal izango dugu.
- Bidaiariak berak ezeztatu nahi badu.
Kasu horretan, ezarririko ezeztapen politikan oinarritu beharko gara.