KONTSUMITZAILEENTZAKO BERMEAK

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, kontsumitzaileentzako salmenten berme-epea luzatu egingo da.

 

2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen kontsumitzaile eta erabiltzaileentzako bermeen arloko neurri batzuk aldatzen dituen legeria berria. Hauek dira aldaketa nagusiak:

  • Produktu berrien berme-epea hiru urtekoa izango da. Gogoan izan berme honek “adostasun-eza” estaltzen duela, baina ez gaizki erabiltzeagatik sortutako akatsak.
  • Orain arte, arazoa erosketaren ondorengo lehen sei hilabeteetan gertatzen bazen, produktua entregatzean akatsa zegoela uste zen. Orain, epe hori bi urtera arte luzatzen da. Hori bai, presuntzioa denez, enpresaburua erantzukizunetik aske geratu ahal izango da hala ez dela frogatzen badu.
  • Halaber, handitu egiten dira kontsumitzaileak kontratua suntsiarazteko eta dirua itzultzeko eska dezakeen kasuak. Gogoratu kontsumitzaileak ere baduela aukera konponketa edo ordezkapena eskatzeko, eta, alde horretatik, lege berriak konponketa-piezak hamar urtez mantentzea eskatzen du.