AITATASUN-ERREKLAMAZIOA

Proba biologikoa egiteari uko egitea justifikatuta egon daiteke, baldin eta eskatzaileak gurasoen eta seme-alaben arteko harreman horren inguruko probarik aurkezten ez badu

 

Demanda zuzendu zen pertsonaren aita biologiko deklaratu eta Erregistro Zibilean haren aita gisa inskribatzea nahi zuenak egindako aitatasun-erreklamazioan, interesatuak proba biologikoa egitea eskatu zuen. Demandatuak aldiz, uko egin zion demandatzailearen seme biologiko aitortzeari eta hark eskatutako proba biologikoa egiteari.

 

Auzia eraman zuen epaitegiak, froga biologikorik ez zegoenez, demandatzailearen aitatasuna deklaratu zuen, amaren deklarazioa eta bi notario-akta (ahizparena bata eta bere lagunarena bestea) kontuan izanik.

 

Epaitegiak demandatzailearen seme izendatu zuenak, errekurtsoa aurkeztu zuen Probintzia Auzitegian, eta ontzat eman zen, azaldutako bi probak horrelako ekintza bati eusteko aski ez direla argudiatuz. Demandatuak proba biologikoa egiteari uko egin badio ere, ez dago zantzu esanguratsu eta garrantzitsurik ezezkotasun hori justifikatu gabetzat jotzeko, uste baita egoera horretan ezin dela demandatuaren kolaborazioa eskatu bien arteko harremanaren probarik ez baitago. 

 

Auzi-jartzaileak kasazio-errekurtsoa jarri du Auzitegi Gorenean, baina ez da onartu, uste baitu Probintzia Auzitegiak ez diola aurka egiten horrelako filiazio-prozesuetan proba biologikoari uko egiten zaionean esandakoari, Probintzia Auzitegiak demandatzailearen alde jarduteko beharrezkotzat jo duen irizpidea errespetatuz. Horren aurka egiteko, aita-semeen arteko balizko harreman hori adierazten duen zantzuren bat aurkeztu behar delako, eskatzailearengandik hurbil dauden pertsonek galdeketa batean eta bi notario-aktatan adierazitakoa baino harantzago doana, azken hauek auzian duten interesa garbia baita.

 

Aitatasun bat erreklamatzeko edo inpugnatzeko prozesu bat izapidetzeko abokatu bat behar baduzu, gure profesionalek aholkularitza eta interesen defentsa egokia eskainiko dizute.