HIGIEZINEN AGENTZIEKIKO KONTRATUAK

Etxebizitza baten salmenta kudeatzeko etxebizitza partikularrean sinatutako kontratuari uko egiteko eperik badute saltzaileek?

Partikular batzuek kontratu bat sinatu zuten higiezinen agentzia batekin beren etxebizitzaren salmenta kudeatzeko. Higiezin-etxeak erosle batzuk aurkitu zituen eta saltzaileei kontratuaren zerbitzu-sariak ordaintzeko eskatu zien. Ez dute ordaintzen kontratua merkataritza-establezimendutik kanpo sinatu zela eta atzera egiteko eskubiderik ez zuela argudiatuz. Burofax bat bidali baitzuten, etxebizitza salduko ez zutela esanez.

Auzitegi Gorenak, atzera egiteko eskubidearen epeei dagokienez honako hau adierazi du (kontratua egiten denetik hasita):

• Enpresaburuak informazioa emateko betebeharra bete badu: 14 egun natural.

• Enpresaburuak informatzeko betebeharra bete ez badu: 12 hilabete eta 14 egun kontratua egin denetik.

Kontsumitzailea atzera egiteko eskubide gabe gera dadin, zerbitzua ematen hasteko baimena eman beharko du, eta hori gauzatzeak atzera egiteko eskubidea galtzea ekarriko duela informatu beharko zaio. Azken finean, higiezinen agentziak aldez aurretik informaziorik ematen ez badu eta kontsumitzaileak prestazioa hasteko baimenik ematen ez badu, eta aldi berean exekuzioaren bidez atzera egiteko eskubidea galduko duela aitortzen ez badu, eskubide hori kontratua gauzatu denean ere gordeko da, eta ez du inolako kosturik hartuko.