KOMUNITATEAK ETA DATUEN BABESA

Eremu komunetan jar daiteke obra irregularren salaketa batek kaltetutako bizilagunen identifikazio zehatza?

 

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari, komunitatearen azken batzarreko akta komunitateko igogailuan jarriz, datuak jendaurrean jarri izana erreklamatu zaio. Akta horretan, bertaratutakoen eta ordezkarien izen-deiturak, pisuak eta ateak zein, bileran aztertutako gaietan inplikatuta dauden jabekideen etxea eta atea zehaztu dira, Komunitateak irregulartzat jotzen dituen obrak direla-eta hasiko den salaketa batek eragindakoak nabarmenduz.

 

DBEB-k arrazoia ematen die auzotar erreklamatzaileei, uste baitu komunitateak urratu egin dituela datu pertsonalen osotasun eta konfidentzialtasun printzipioak.

 

Adierazi duenez, komunitateak obra horiekin sortutako eztabaidagatik legezko ekintzak hasi izanak ez du justifikatzen akta argitaratzea bileran parte hartu duten bizilagun guztien datu pertsonal zehatzekin. Batzarrean hartutako erabakia jakinarazi nahi bada, komunitateak burofax edo gutun ziurtatu gisa bitarteko bat erabili beharko du, eragindakoen datu pertsonalen babesa bermatzeko.

 

Antzeko egoeraren batean bazaude, gure profesionalek zure eskubideak defendatzeko tresnak eskainiko dizkizute.