APARTAMENTU TURISTIKOAK

Jabekideen komunitateek beren estatutuak alda ditzakete etxebizitzak edo lokalak turismo alokairurako erabiltzea debekatzeko?

 

Jabekideen komunitateek bertako etxebizitzetako jarduera turistikoa mugatu edo baldintzatu badezakete ere, beharrezkoa da partaidetza-kuoten 3/5a ordezkatzen duten jabe guztien 3/5ak eraketa-titulua edo estatutuak aldatzea.

 

2019an, Jabetza Horizontalaren Legeak jarduera hori erregulatzeko horretako erabakiak arautu zituen. Akordio horiek ez dute atzeraeraginik, eta, beraz, komunitateak ezin du, lege barruan dauden (lizentzia badute, alta emanda badaude, etab.) aurretik hasitako jarduera hori mugatu edo baldintzatuko duen akordiorik hartu.

 

Onartuz gero, neurri hori estatutu-aldaketan sartu behar da, eta jabetza-erregistroan inskribatu; izan ere, egiten ez bada, ez die kalterik egingo hirugarren eskuratzaileei, eta, neurri hori onartu den eraikin batean etxe bat erosten bada, ez dira debekuaren eraginpean egongo. Neurri horrek, jada etxebizitza duten eta erabakia inpugnatu ez zuten jabeei bakarrik eragingo lioke. 

 

Jabetza horizontalari buruzko lege horren berrikuntzari esker, alokairu turistikoa mugatu edo baldintzatuko duen akordiorako behar den gehiengoa murriztu nahi da, baina lege horretan, ez da akordiorik aipatzen jarduera hori guztiz eteteko.

 

Gure profesionalek aholkularitza zerbitzua eskaini diezazuke zure komunitateak ongi funtziona dezan eta arauzko eskakizunen araberako erabakiak har ditzan. Beraz, ez zalantzarik egin eta jarri zaitez gurekin harremanetan.